Portada CETSE

Carrusel de fotografías del CETSE.

Segurtasuneko Zentro Teknologikoa (CETSE)

Espainiako segurtasuneko unitate teknologiko guztiak biltzen ditu

Zer da CETSE?

Egoitza da CETSE Segurtasunerako Informazio eta Komunikazio Sistemen Zuzendariordetza Nagusiaren (SGSICS), zuzendariordetza horren berariazko funtzioak eta zuzendaritza-organoaren I+G+B politikak ezartzeko ardura du, Abuztuaren 4ko 734/2020 Errege Dekretuan zehaztutakoaren arabera, Barne Arazoetako Ministerioaren egitura organikoa garatzen baita dekretu horretan.

CETSE 2016ko apirilaren 20an inauguratu zen, eta El Pardon (Madril) dago kokatuta. SGSICSz gainera, bertan du egoitza, halaber, Funtsezko Azpiegituren Babeserako eta Zibersegurtasunerako Zentro Nazionalak (CNPIC).

Lotutako estekak

CETSEren logoa

Zer da SGSICS?

Segurtasunerako Informazio eta Komunikazio Sistemen Zuzendariordetza Nagusia (SGSICS)

Segurtasuneko Estatu Idazkaritzaren mendekoa da, eta Barne Arazoetako Ministerioaren egitura organikoa garatzen duen Abuztuaren 4ko 734/2020 Errege Dekretuan esleitzen zaizkion funtzioak dira haren lanaren oinarria.

Hauek dira SGSICSen egitekoa: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoek erabiltzeko datu-baseak, informazio-sistemak eta komunikazio-sistemak proposatu, planifikatu, koordinatu eta ezartzea, herritarren eskubideak, askatasunak eta segurtasuna efizientzia eta eraginkortasun handiagoz babestu ahal izan ditzaten.

Xede orokorreko aplikazioak garatu eta mantentzea, bertan sartuta Ministerioaren eraldaketa digitalarekin eta Zuzendariordetzari esleitutako IKT funtzionarioekin lotutako guztia; bai eta Segurtasuneko Zentro Nazionala (CETSE) zuzentzea ere, zuzendariordetza horren berariazko funtzioak eta zuzendaritza-organoaren I+G+B politikak ezartzeko organoa baita. El Pardon kokatua dago eta SGSICSen egoitza da.

Lotutako estekak

SGSICSen logoa

Zer da CNPIC?

Azpiegituren Babeserako eta Zibersegurtasunerako Zentro Nazionala (CNPIC)

CNPIC, Segurtasuneko estatu-idazkariaren mende dago, hura baita Funtsezko Azpiegituren Babeserako Sistema Nazionalaren eta Ministerioaren zibersegurtasuneko politiken arduradun nagusia, bertan egindako lanaren oinarria maiatzaren 20ko 704/2011 Errege Dekretuak esleitzen dizkion funtzioak dira.

CNPICen ardura da Espainiako funtsezko azpiegiturak babestearekin eta Barne Arazoetako Ministerioko zibersegurtasunarekin lotutako politika eta jarduera guztiak sustatu, koordinatu eta gainbegiratzea.

Lotutako estekak

CNPICen logoa

CETSEko zuzendaria

Segurtasunerako Informazio eta Komunikazio Sistemen zuzendariorde nagusia. Segurtasuneko Estatu Idazkaritza.

Enrique Belda Esplugues doktoreak Valentziako Unibertsitate Politeknikoan (UPV) egin zituen doktoregoa eta Bide, Kanal eta Portuetako ingeniaritza-ikasketak, eta graduondokoak egin ditu unibertsitate hauetan: Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatea, Valentziako Unibertsitate Politeknikoa (UPV), Parisko Zubi eta Bideen Eskola Nazionala, Parisko Administrazioaren Eskola Nazionala (L’ENA), IESE Business School-Nafarroako Unibertsitatea, eta Administrazio Publikoaren Institutu Nazionala (INAP) eta Espainiako Diplomazia Eskola (Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioa).

Estatuko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionarioa da, eta gaur egun Segurtasunerako Informazio eta Komunikazio Sistemen zuzendariordea da Barne Arazoetako Ministerioko Segurtasuneko Estatu Idazkaritzan.

Lehenago, lanpostu hauetan jardun zuen: Zirkulazioko zuzendariorde nagusi adjuntu Trafiko Zuzendaritza Nagusian eta irakasle Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Bide, Kanal eta Portuetako Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan. Sektore pribatuan ere aritu zen bide, kanal eta portuetako ingeniari lanetan, obra publikoak eraikitzeko eta proiektuak kudeatzeko zereginetan.

Belda doktoreak 11 sari eta aitorpen jaso ditu bere lan-ibilbidean, hala Espainian nola nazioartean. Artikulu idatzi ditu Espainiako argitalpenetan, eta beste nazioartekoetan.

Harremanetan jarri

Jarri harremanetan Enrique Belda Esplugues doktorearekin

Sariak eta aitorpenak

Segurtasuneko Zentro Teknologikoari (CETSE) emandakoak

2010eko ENISE saria, NANe bidezko zerbitzu edo proiektu onenari

2010eko ENISE saria, NANe bidezko zerbitzu edo proiektu onenari: mugen kontrol automatizaturako ABC sistema

AUTELSI saria, informazioaren gizartearen garapenaren kategorian, 2014.

2014ko AUTELSI saria, informazioaren gizartearen garapenaren kategorian: funtsezko azpiegitura eta eragile estrategikoentzako erantzun eta gorabeheretarako sistema

2015eko Computerworld saria Big Dataren alorreko proiektu onenari

2015eko Computerworld saria Big Dataren alorreko proiektu onenari: bidaiarien izenen erregistroa

Estatuko Administrazio Orokorraren SOCINFO CIS saria, 2015.

Estatuko 2015 Administrazio Orokorraren SOCINFO CIS saria: ALERTCOPS

SIC aldizkariaren saria (Estatutako Segurtasun Indar eta Kidegoentzako kanal publiko berria) 2015.

2015eko SIC aldizkariaren saria: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoentzako kanal publiko berria segurtasun-alertetarako

Arabiar Emirerri Batuen Saria M-Governmenteko proiektu onenari, 2016.

2016ko Arabiar Emirerri Batuen Saria M-Governmenteko proiektu onenari: ALERTCOPS

EnerTIC Awards 2016, BEST SMART CLOUD Project, 2016.

EnerTIC Awards 2016, BEST SMART CLOUD Project, 2016

2017ko QSDGlobal Desagertutako Pertsonen aldeko Europako Fundazioaren saria.

2017ko QSDGlobal Desagertutako Pertsonen aldeko Europako Fundazioaren saria, aplikazio teknologiko, zientifiko eta/edo landa-lan onenari

2019ko Meninas saria – Emakumeen segurtasunaren alde egindako lanagatik.

2019ko Meninas saria Emakumeen segurtasunaren alde egindako lanagatik: ALERTCOPS

2019ko ASIS Internacional saria segurtasun-instalazio onenari.

2019ko ASIS Internacional saria segurtasun-instalazio onenari: Ceuta Safe City proiektua