I+D+i Proyectos realizados en elCETSE

Foto proyectos I+D+i

Ikerketa + Garapena + Berrikuntza

I+G+Bko jarduerak CETSE Segurtasuneko Zentro Teknologikoan

207/2024 Errege Dekretuak,

Zeinaren bidez Barne Arazoetako Ministerioren oinarrizko egitura organikoa garatzen baita, hauxe zehazten du: Segurtasunerako Informazio eta Komunikazio Sistemen Zuzendariordetza Nagusiaren (SGSICS) ardura da «segurtasunaren alorreko Europako ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektuetan (I+G+B) parte hartzeko behar den beste edozein ekintza adostu, koordinatu, egin eta burutzea, estatu-idazkariak emandako jarraibideen arabera», bai eta «Segurtasuneko Zentro Teknologikoa (CETSE) zuzentzea ere, zuzendariordetza honen berariazko funtzioak eta zuzendaritza-organoaren I+G+Bko politikak ezartzeko organoa den heinean».

Artikulu hori betetzeko, SGSICSk Barne Arazoetako Ministerioa ordezkatzen du Europako Batzordearen aurrean, Ministerioaren parte-hartzea duten proiektuetan, batik bat zenbait programatan, hala nola «2020 Horizontea» 8. Esparru Programa, edo Europako funts exekutiboetako proiektu berritzaileetan, hala nola FSI (barne-segurtasunerako funtsak).

Bestalde, Barne Arazoetako Ministerioaren ordezkari dihardu SGSICSk 2017-2020 aldirako Estatuaren Ikerketa Zientifikoko, Teknikako eta Berrikuntzako Plana egiteko lanetan. Horretarako, gure Ministerioaren ikuspegia azaltzen du 2013-2020 aldirako Zientzia eta Teknologia eta Berrikuntzako Espainiako Estrategian ezarritako Segurtasun, Babes eta Defentsa Erronkaren barruan.

Europak finantzatutako programa horiekin loturiko proiektu horietan koordinatzaile/bazkide/behatzaile moduan parte hartu dugu, Europako Batzordearen 7. Esparru Programak eta 2020 Horizontea programak finantzatutako zenbait ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektutan (I+G+B). Segurtasunaren alorrean, I+G+Bko proiektu horiek finantzatzearen xedea da konponbide teknologikoak eskaintzea barne-segurtasunaren ardura duten agentziei; Espainiaren kasuan, Segurtasun Indar eta Kidegoak dira horiek, bai eta Segurtasuneko Estatu Idazkaritzaren mendeko organismoak ere, legez eta finantza aldetik Segurtasuneko Informazio eta Komunikazio Sistemen Zuzendariordetza Nagusiak ordezkatuta.

Enpresa-jardueraren sustapenak Espainiarentzat duen garrantziaz ohartuta, SGSICSk urteak daramatza modu aktiboan parte hartzen, azken erabiltzaile bezala, EBren finantzaketara aurkeztu diren proiektu jakin batzuetan. Horien gai nagusia segurtasun publikoaren alorreko I+G+Baren sustapena da Espainian eta Europan. Hartara, garatzen joan da behatzaile izatetik eskubide osoko bazkide izateraino, zenbait proiekturen koordinatzaile-lanetan aritzeko ere aurkeztu da. Horri guztiari esker, Barne Arazoetako Ministerioak ikusgarritasuna eta garrantzia erdietsi ditu Europan eta nazioartean.

Irudia: jendea lanean lan-mahaietan

Helburuak

Barne Arazoetako Ministerioak Europako Batzordearen aurrean duen ordezkaritza bi figuratan zentralizatzea

Europako Batzordeak edozein organismo publikori eskatzen dion bezala:

  • legezko sinatzaile bat («authorised representative»), zuzendariorde nagusia.
  • LEAR bat («legal entity appointed representative»), proiektu honi esleitutako zerbitzuburua.

Helburu nagusiak:

  • Proiektuak finantzatzeko aukerak identifikatzea I+G+Bko programa eta deialdien bidez.
  • Polizia Nazionalak, Guardia Zibilak edota Ministerioko beste edozein unitatek (CITCO, CNPIC... etab.) aurkeztutako I+G+Bko proiektu-proposamenak biltzea eta izapidetzeko laguntza ematea.
  • 2017-2020 aldirako Plan Estrategikoan I+G+Baren alorrean ezarritako helburu berriak erdiesten laguntzeko, programa eta konponbide teknologikoen bilaketari jarrera proaktiboarekin heltzea. Horrela, mendeko organoen egiteko nagusia bermatuko da.
  • Segurtasuneko produktu eta konponbide teknologikoak eskuratzea, gero horiek arrakastaz aplikatzeko Segurtasun Indar eta Kidegoek eta Europako beste Segurtasun Indar batzuek ematen duten segurtasun publikoko lanean.
  • Segurtasunaren alorrean ikerketan diharduen industria-sektoreari laguntza ematea, aipatutako Europako laguntza finantzarioak eskuratu ditzan, ospe eta erreferentziako polizia-indarren laguntzarekin. Horrela, administrazioaren, enpresen eta unibertsitateen arteko lankidetza sustatuko da.
Horizon 2020

Egungo egoera

2017ko azken hiruhilekotik, eta 734/2020 Errege Dekretua onetsi ostean,

I+G+Baren alorreko jarduerak sustatu dira. Horretarako, lantalde bat antolatu da Zuzendariordetzaren barruan, egiteko honekin: ikerketa, garapena eta berrikuntzaren arloan unitate honi agindutako lanetan laguntzea, hain zuzen.

Zehatzago, Segurtasun Erabiltzaileen Komunitatea sortu da Espainian, bi helbururekin: segurtasunaren arloko I+G+Baren garapenaren inguruko lankidetza publiko-pribatua koordinatzen saiatzea eta, aldi berean, Europako Batzordeak deitutako Esparru Programei lotutako proiektuetako erabiltzaileak koordinatzea eta haiei informazioa ematea.

Erabiltzaileen Komunitate horren barruan, zenbait talde sortu dira, segurtasunarekin lotutako organismo publiko kideen beharrak identifikatzeko. Azken xedea akademiarekin eta industriarekin harremanetan jartzea izango da, behar horiei erantzuteko.

CETSEren logoa

Jarduerak

Espainiako Barne Arazoetako Ministerioaren parte-hartze arrakastatsua sustatzea

I+G+B proiektuentzako finantzaketa-programetan, inbertsio eraginkor gisa.

  • Barne Arazoetako Ministerioaren solaskide egokia izatea I+G+Baren Europako esparruan eta industriaren eta teknologiaren sektorean, Espainian zein nazioartean.
  • Proiektuak modu integralean koordinatzea, batik bat alderdi administratiboei, legezkoei eta finantzarioei dagokienez, horietan parte hartzen duten mendeko organismo guztientzako laguntza gisa.
  • Barne Arazoetako Ministerioaren I+G+Bko koordinazio-, komunikazio- eta kontzientziazio-lan guztiak babestea eta sustatzea, proiektuen kudeaketan eta teknologia berrien berrikuntza eta garapenaren sektorean.
  • I+G+Bko proiektuetan parte hartzeko eskaintzetan, Barne Arazoetako Ministerioaren lidergoa eta/edo koordinazioa handitzea.
  • Europako funtsen finantzaketa duten eta mendeko unitate operatiboen parte-hartzea duten proiektuen onarpen-tasa hobetzen saiatzea, baldin eta beren eguneroko funtzioak gauzatzeko interes teknologikoa badute eta ikusgarritasuna ematen badiete Espainian zein nazioartean.
  • Laguntza ematea Estatuaren Segurtasun Indar eta Kidegoetako unitateei, zenbait ekimen koordinatuta, hala nola «Erabiltzaileen komunitate nazionala» (Community of users - CoU maila nazionalean zein nazioartean). Zuzendariordetza honek sustatzen du, H2020 programan eta Europako zein Espainiako beste finantzaketa programa batzuetan parte hartzeko (EGEF funtsak, CDTI tresnak...etab.).
  • I+G+Baren kudeaketa bideratu eta sustatzea etorkizuneko erronkei aurre egiteko eta Segurtasun Indar eta Kidegoen egitekoak eta lanak hobekiago gauzatzen laguntzeko. Horrek esan nahi du harremanetarako puntu nazional bezala parte hartzen dela lantaldeetan:
    • Droneen aurkako sistemen Segurtasuneko Estatu Idazkaritzaren lantaldea.
    • Erabiltzaileen Komunitatearen industria eta unibertsitateekiko harremanetarako lantalde teknikoa.
    • Barne Arazoetako Ministerioaren barruko prospektiba teknologikoa, SGSICSk sustatuta (lantalde teknikoak, H2020ren arloko prestakuntza-jardunaldiak mendeko organoentzat, etab.).
  • Baita Espainiako zein nazioarteko foro teknologikoetan ere, hala nola:
    • ENLETS - European Network of Law Enforcement Technology Services.
    • IFAFRI - International Forum to Advance First Responder Innovation.
    • PASAG - Horizon 2020 Protection And Security Advisory Group.
    • SRIEE - The Security Research, Innovation and Education Events.
  • Barne Arazoetako Ministerioaren solaskide egokia I+G+Baren alorrean. Aditutz modura parte hartzea eta solaskide aritzea zenbait lantegitan: SMI2G (Security Mission Information and Innovation Group), SER3M, Udaltzaingoen jardunaldiak, CDTI jardunaldiak, ISDEFE jardunaldiak, I+G+Bko segurtasun eta defentsako Segoviako jardunaldiak, teknologia dualen bilaketarako defentsako prestakuntza-jardunaldiak, etab.
Irudia: dronea, kamera eta mugikorra

onurak

ikerketari esker garapena eta berrikuntzaren

  • Segurtasunerako proiektu teknologikoak finantzatzeko aukerak identifikatzea.
  • Proposamenak aurkeztu eta izapidetzeko prozedurak bateratzea.
  • Sinergiak sortzea barne Arazoetako Ministerioko sailen artean berrikuntzari eta prospektiba teknologikoari dagokionez.