Proiektuak: Inteligentzia-sistemak eta Operazioen koordinazioa
Hasita dauden proiektuak
CITCO zentrorako Bilaketa Analitikoen Sistema (BASIC)
Terrorismoaren eta Krimen Antolatuaren aurkako Inteligentzia Zentroak (CITCO) dituen datu guztiak batera eta eraginkortasunez kudeatzeko eta elkarrekin erlazionatzeko gai den sistema da. Terrorismoaren, krimen antolatuaren modalitate ezberdinen eta erradikalismoaren arteko loturak ezartzeko sortutako premiei erantzuteko behar besteko gaitasuna du.
Erabiltzaileak
TEPOL Unitaterako sistema
TEPOL CITCOren Unitatea bat da eta terrorismoaren aurkako borrokarekin zerikusia duten hainbat alderdiz arduratzen da: Espainiako polizia-erakundeen artean komunikazioen kontrolak koordinatzeaz; terrorismoari buruzko ikerketetan telefonoak kontrolatzeko Auzitegi Nazionalari eskaerak egiteaz; eta atxilotuei, etxebizitzetan egindako miaketei eta terrorismoaren aurkako operazioekin zerikusia duten beste hainbat gairi buruzko informazioa biltegiratzeaz, besteak beste. Horretarako, SGSICSek garatutako web-aplikazio bat erabiltzen du.
Erabiltzaileak
Proiektuen historia
CITCOrako Inteligentzia Sistema
Sistema honen bidez barneko iturrietako inteligentzia-informazio egituratua eta egituratu gabea jaso, biltegiratu eta ustiatu daiteke.
Dokumentazioa Terrorismoaren eta Krimen Antolatuaren aurkako Inteligentzia Zentroan (CITCO) jasotzen da, eta sistemaren bidez erregistratzen, banatzen eta bilatzen da nahi den informazioa; ez dago konexiorik kanporantz.
Erabiltzaileak
Terrorismoaren aurkako Koordinazio Sistema (SICOA)
Sistemak Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak abian dituzten terrorismoaren aurkako ikerketei buruzko datuak jasotzen ditu eta horien arteko bat-etortzeak bilatzen ditu. Bat-etortzeak hautematen dituenean, bi kidegoen arteko koordinazio-prozesua hasten da, Terrorismoaren eta Krimen Antolatuaren aurkako Inteligentzia Zentro Nazionalak (CITCO) ezarritako protokoloei jarraituz.
SICOAk ikerketetako datuak kargatzeko hainbat aukera, segurtasun eta auditoria mekanismoak eta biltegiratutako informazioa ustiatu ahal izateko estatistikak eta txostenak eskaintzen ditu.
Erabiltzaileak
Ikerketak Koordinatzeko Sistema (SCI)
Tresna arina eta modularra da, eta substantzia sorgorgarrien trafikoari eta delinkuentzia antolatuari buruz Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoek eta Aduana Zaintzako Zuzendaritza Ondokoak abian dituzten ikerketei tratamendu egokia ematea ahalbidetzen du. Horrez gainera, Segurtasunaren arloko beste kidego edo operadore batzuk sartzeko aukera ere ematen du.
Erabiltzaileak
Drogak eta terrorismoa
Terrorismoaren eta Krimen Antolatuaren aurkako Inteligentzia Zentroaren (CITCO) ikerketak koordinatzeko eta kudeatzeko sistemen arteko konexioa ezartzen du. Helburua da terrorismoaren aurkako drogaren arloko jardueren koordinazioa hobetzea, bi delituen aurkako borrokaren egungo egoera zehatzari buruzko informazioa izatea eta Polizia Kidego Nazionalaren eta Guardia Zibilaren arteko lankidetza erraztea, bien arteko bikoiztasunak edo jarduketa paraleloak hautemanda.