Proiektuak: Segurtasuna
Hasita dauden proiektuak
Genero Indarkeriaren aurkako Sistema Integrala (VioGen)
VioGen sistemak aukera ematen du genero-indarkeriarekin zerikusia duten salaketak eta gertakari ezagun guztiak grabatzeko, arrisku-balorazioaren txostenak sortzeko eta kasuen jarraipena egiteko, hala, biktimak prebenitzeko eta euren erasotzaileengandik babesteko, biktimak duen arriskuaren zenbatespenak oinarri hartuta eta agenteek sisteman adierazi dituzten arrisku-mailen arabera.
Erabiltzaileak
Mugikortasunari buruzko Informazio Sistema, Herritarren Segurtasun Alertak jasotzeko
Alertcops aplikazioaren bidez, herritarrak zuzenean jakinaraz diezaieke Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei gertaera baten biktima edo lekuko den. Aplikazioa erabiltzeko, smartphone bat behar da. Bide horretatik bertatik, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoek bat-bateko mezularitzakoelkarrizketa bat (txata) izan dezakete herritarrarekin, eta alerta nola tratatuko duten jakinaraziko diote. SIMASC plataforma alertak kudeatzeko beste zentro batzuen komunikazio-arkitekturan sartuta dago (091 eta 062).
Erabiltzaileak
Aintzatespenak
AlertPIC
SGSICSk Azpiegitura Kritikoak Babesteko Estatuko Zentroak (CNPIC) planteatutako ekimen bat garatu, ezarri eta hedatu du, CNPICren, INCIBEren eta operadoreen arteko interakzioa ahalbidetuko duen lankidetza-tresna bat abian jartzeko.
AlertCops aplikazioaren gaitasunak eta zerbitzu-eredua oinarritzat hartuta, berehalako mezularitzako lankidetza-sistema bat sortu dute. AlertPIC du izena, eta aplikazio moduan eta webgunean erabil daiteke.
Erabiltzaileak
- Operadoreak: Estatuko bederatzi ekoizpen-sektore nagusi eta 150 operadore kritiko.
Aintzatespenak
- Informazioaren Gizartea garatzea, 2014
AlertMIR
SGSICSk ekimen bat garatu, ezarri eta hedatu du, MIRen barruan aplikazio baten eta webgunearen bidez erabiltzeko berehalako mezularitza seguruko lankidetza-tresna bat abian jartzeko.
AlertCops aplikazioaren gaitasunak eta zerbitzu-eredua oinarritzat hartuta, berehalako mezularitzako lankidetza-sistema bat sortu dute, AlertMIR izenekoa.
Erabiltzaileak
Krisia Kudeatzeko Sistema
Sistemaren bitartez, errazago egin daiteke krisi-egoeren jarraipena denbora errealean; izan ere, segurtasun nazionalean eragin handia eta ondorioak dituztenez, etengabe egin behar da horien jarraipena, erabakiak hartzen edo datu estatistikoak zabaltzen laguntzeko informazio nahikoa izateko.
Krisi-egoeratzat har daitezke, besteak beste, greba orokorrak eta hauteskunde orokorrak.
Erabiltzaileak
Segurtasuneko Programa Estatistikoa
Sistemak kidego guztien polizia-jarduketei buruzko txostenak jasotzen ditu hilean behin, eta estatistika-sistema batean grabatzen ditu. Sistema horri esker, txostenak sor daitezke delitu motaren arabera, zonaren arabera, kidegoaren arabera, parlamentuko galderei erantzuteko lagungarri izateko, eta abar.
Sistemaren bidez, polizia-estatistika agregatua sortzen da, ondoriozko txostenetan biltzen den informazioa erabakiak hartzeko oinarri gisa erabil dadin.
Erabiltzaileak
Matrikula erreserbatuak
Matrikula erreserbatuen esleipena Segurtasunerako Estatu Idazkaritzak arautzen du. Idazkaritza horrek izaera erreserbatua ematen die estatu-mailakoak diren eta jabeen edo erabiltzaileen segurtasuna dela-eta hala eskatzen duten ibilgailuen matrikulei.
Aplikazio informatikoak euskarria ematen dio jarraibideari, eta aukera ematen du matrikula horiek kudeatzeko, eskatzen duen erakundeak edo kidegoak Segurtasunerako Estatu Idazkaritzari eskaera egiten dionetik esleitu, ukatu edo baja eman arte.
Erabiltzaileak
Kontseilariak eta agregatuak
Kontseilariak eta agregatuak Barne Arazoetako Ministerioak herrialde jakin batean dituen ordezkariak dira.
Kontseilariak eta agregatuak ezartzeak segurtasuna ematen du prozedura normalizatuen bidez komunikazio-kanal seguruekin Barne Arazoetako Ministerioko unitateen artean datuak bidaltzeko, egindako jardueren informazio-bilketa sistematizatzen du, jarduera horien ekonomia geografiaren/herrialdearen arabera hobeto kontrolatzea ahalbidetzen du, eta barne-kontseilaritzen errendimenduaren ebaluazioa egiteko aukera ematen du.
Erabiltzaileak
Mugetarako eta Itzuleretarako Funtsak Kudeatzeko Aplikazioa
Sistema hau Kanpoko Mugetarako Funtsen kudeaketari laguntzeaz arduratzen da. Funts horien helburua da Europar Batasuneko mugen eta itzuleretarako funtsen (hirugarren herrialdeetakoak diren eta legez kanpo bizi diren immigranteen itzulera-politiketarako erabiltzen dira). Bi funtsak Europar Batasunaren Elkartasunerako esparru-programaren barruan daude.
Erabiltzaileak
Araudiko Dokumentuak Kudeatzeko Sistema
Sistemak Segurtasunerako Estatu Idazkaritzako Koordinazio eta Azterlan Kabineteko Araudiaren eta Txostenen Arloak egiten duen dokumentazioaren kudeaketa errazten du.
Eremuak lantzen dituen dokumentuak digitalizatzeko eta biltegiratzeko aukera ematen du: txostenak, lege-aldaketak, ebazpenak, etab.
Erabiltzaileak
Estatuko Segurtasun Idazkaritzaren Liburuen Digitalizazioa (DILISES)
DILISESek proiektu berean sartzen ditu Estatuko Poliziaren eta Guardia Zibilaren bulegoetan nahitaez erabili behar diren eta paperean dauden liburuak formatu digitalean izatea ahalbidetuko duten aplikazio informatikoak: Identifikazio Eginbideen Liburua, Atxilotuen Erregistro eta Zaintza Liburua, Adingabeen Erregistro eta Zaintza Liburua, Arrisku Egoeran dauden Adingabeen eta Ezgaien Erregistro Liburua.
Erabiltzaileak
Ikuskapenak Kudeatzeko Programa (PROGESIN)
PROGESIN programa Segurtasunerako Estatu Idazkaritzako Segurtasun Langileen eta Zerbitzuen Ikuskaritzak (IPSS) Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei egiten dizkien ikuskapenak kudeatzen, komunikatzen eta estandarizatzen laguntzen du.
Ondorioz, ikuskatzaile-auditoreei laguntzeko tresna bat da, gauzatzen dituzten prozesuak optimizatzeko eta bildutako datuen tratamendua hobetzeko egina.
Erabiltzaileak
Giza Eskubideen Estatuko Plana (GH)
Aplikazioak aukera ematen du Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoek atxilotutako edo poliziaren zaintzapean dauden pertsonen tratamenduari dagokionez egiten dituen jarduketa irregularrak datu-base batean gordetzeko. Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak web-aplikazio bat erabiliko dute datuok sartzeko.
Aplikazio horri esker, datu-basean gorde ahal izango da jarduera horietan parte hartzen duten funtzionarioen eta biktimen informazio orokorra (ez datu pertsonalak). Gainera, aurreko informazioan oinarrituta, txostenak eta estatistikak automatikoki egiteko aukera emango du.
Erabiltzaileak
Ikastetxeetan eta inguruetan Segurtasuna Hobetzeko eta Bizikidetzarako Gida Plana
Planaren helburu nagusia da ikastetxeetan eta institutuetan adingabeak eta gazteak kontzientziatzea, drogekin, etxeko indarkeriarekin, jazarpenarekin, sareko segurtasunarekin eta abarrekin zerikusia duten arazoen inguruan.
Ezarritako laguntza-informazioaren sistema gordailu komun bat da. Bertan, Gida Plana osatzen duten agente tutoreek teknologia berrien erabilerari buruzko materialak eta informazioa partekatu eta lor ditzakete, bai eta Gida Planean inplikatutako gainerako gaiekin lotutakoak ere.
Erabiltzaileak
Polizia eta Aduana Koordinatzeko Zentroak (CCP/CCPA)
Polizia eta Aduana Lankidetzako Zentroek (CCPA) lankidetza eraginkorra ahalbidetzen dute Frantziako eta Portugalgo polizia- eta aduana-misioez arduratzen diren zerbitzuekin. Zentro horiek bi herrialdeetako langileak eta agenteak barne hartzen dituzte.
CCPAren helburua da mugaz gaindiko lankidetza ongi garatzen laguntzea, eta, bereziki, immigrazio irregularraren, mugako delinkuentziaren, ordena publikoaren aurkako mehatxuen prebentzioaren eta legez kanpoko trafikoen aurka borrokatzea.
Erabiltzaileak
«El Pardo»ko DPG berria ezartzea
DPGaren egitura eredu aktibo-aktiboko funtzionamendurako diseinatu da, «Las Rozas»eko DPGari dagokionez.
Horrek esan nahi du bi DPGetan IKT zerbitzuak aldi berean eta modu orekatuan ematen direla, baina berezitasun batekin: gorabehera larriren batek arriskuan jarriko balitu zentro bateko informazio-sistemak, ia automatikoki, beste zentroak bere gain hartuko lituzke zerbitzu guztiak, eta zerbitzuaren erabiltzaileek ez lukete hautemango.
Erabiltzaileak
Segurtasunerako Ziber Gaitasunen Zerbitzu Zentralizatua (SCS-SES)
Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei zibersegurtasunarekin lotutako gaitasun eta tresnen erreserba bat eskaintzean oinarritzen da, koordinatua, optimizatua eta SEStik modu zentralizatuan mantendua, materialen, lizentzien, instalazioen, konfigurazioen, optimizazioaren, dokumentazioaren eta prestakuntzaren hornidura barne hartzen duena, horrela, polizia-unitateek beren funtzio operatiboak bete ahal izan ditzaten beren gaitasunei eta aurrekontuei kalterik egin gabe.
Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoek erabiltzen duten gaitasunen erreserban hiru tresna teknologiko ezarri dira: zaintza digitala, ikerketa digitala eta ikusmen artifiziala.
Erabiltzaileak
Urrutiko kontrol bidez pilotatutako aireontziaren hegaldia komunikatzea (RPA)
Drone Sistemen Lantaldea – Droneen aurkako unitatea – SES
Droneen ekimenaren helburua da estatuko eta nazioarteko eragile guztiak lokalizatzea eta koordinatzea, bai sektore publikokoak bai pribatukoak, ezagutzak eta irizpideak bateratzeko, azken helburua izanik sistema pilotu bat garatzea, lehen fasean teknologia hori asmo txarrez erabiltzeak izan ditzakeen arriskuak minimizatzeko gai dena.
Erabiltzaileak
Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza (I+G+B)
Barne Arazoetako Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duen 734/2020 Errege Dekretuak ezartzen duenez, SGSICS arduratzen da «Europako ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektuetan (I+G+B) parte hartzeari buruz beharrezkoa den beste edozein ekintza adosteaz, koordinatzeaz, gauzatzeaz eta burutzeaz, Estatuko idazkariaren jarraibideen arabera», bai eta «Segurtasuneko Zentro Teknologikoa zuzentzeaz ere (CETSE), zuzendariordetza honen berezko egitekoak eta zuzendaritza-organoaren I+G+B politikak ezartzeko organo den heinean».
Erabiltzaileak
Proiektuen historia
NRBQ alerta goiztiarra
Sistemak aukera ematen du, TESTA komunikazio-sarearen bitartez, Europako herrialdeen artean lehergailuak, armak eta NRBQ materiala (nuklearra, erradioaktiboa, biologikoa, kimikoa) lapurtzeari buruzko alarmak bidaltzeko eta jasotzeko, gertaeraren atzean erakunde terrorista bat dagoela susmatzen bada.
Erabiltzaileak
Moncloako Segurtasuneko Aginte Zentroa (CEMAS) modernizatzea
Segurtasun Aginte Zentroak (CEMAS), zeinak 24 orduko etengabeko zerbitzua baitu, bere gain hartzen du gailuak, segurtasun-planak, larrialdiak eta telefono-arreta denbora errealean koordinatzea eta gauzatzea. Halaber, jarduera tekniko-operatibo guztia informatu, jakinarazi, komunikatu, zentralizatu eta koordinatzen du, bai Espainiako Gobernuko Presidentearen Segurtasun Departamentuko langileekin, bai segurtasunarekin lotutako hainbat erakunde eta instituziorekin.
CEMAS modernizatzeko prozesuak fasekako proiektu orokor bat barne hartzen du, Zentroko sistemak, diseinua eta teknologiak eguneratzeko eta etorkizunean eraginkortasuna bermatzeko.
Erabiltzaileak
Safe City Ceuta
Proiektua Ceutako hiri autonomoan hainbat teknologia- eta segurtasun-sistema ezartzean datza, Hiri Segurua (SafeCity) proiektua bultzatzeko.
Azken helburua da herritarren segurtasuna eta Ceutako interes-puntuetan erabakiak hartzeko laguntza indartzea ahalbidetuko duten neurrien multzoa abiaraztea, bereziki segurtasun-elementu teknologikoak eta fisikoak hornituta, instalatuta eta konfiguratuta, hiri autonomoan lan egiten duten segurtasun-arloko eragile eskudunek (hala nola Udaltzaingoak eta Estatuko Poliziak) erabil ditzaten.
Erabiltzaileak
Aintzatespenak
- ASIS International 2019 saria, Espainiako segurtasun-instalazio onenari